osalan Eraikai
contacto
euskaraz
Beitu
atxikidura
deskargak
berriak
beste programak

por que surge
Beitu eraikuntza-lanetako prebentzio ohitura onak hedatzeko sortutako programa da.

 

ASCOBI-BIEBAren ekimen honek, bere sozietate elkartuen laguntza eta OSALAN eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren babesa izan du.

 

Programa honen arabera, lan-arriskuen prebentzioak sentsibilizazio eta hezkuntza iraunkorra behar ditu obra baten parte hartzen duten langile guztien artean: langileak, arduradunak, obra buruak eta enpresa azpikontratatuak. Prebentzioaren aldeko ekimen hauek euri fin eta iraunkor, zirimiri bat, izan behar dira. Guztion jokabidea busti eta eragiteko.

 

que es

Programa irakurtzeko, ulertzeko eta prebentzio ikastaro eta mintzaldietan erabiltzeko tresneri pedagogiko erraza den komiki baten laburtzen da.

 

Bere orrialdeetan eraikuntzako langileentzat ezagunak diren lan inguruak islatzen dira. Bertan ekidin egin behar diren arrisku egoerak agertzen dira. Ezinezkoa da arrisku hauek suposatzen duten ezbehar-kopuruaren kostu pertsonala eta ekonomikoa onartzea.

 

Komikiaren pertsonaiak dinamikoak dira, euren bizi profesional eta pertsonalek garapen bat daukate. Hala ere, hurrengo argitalpenetan hobetzeko zure laguntza eta balorapena eskertuko lukete. Los protagonistas del comic son personajes dinmicos, con una vida profesional y personal en evolucin, pero que agradeceran de para ir mejorando en futuras ediciones.

 

quien puede utilizarloEdozeinek jaitsi eta bere enpresan erabili ditzake komikiak; baina Beituren zigilua erabili dezaketen bakarrak programari atxikitako eta zenbait baldintza betetzen dituzten enpresak dira. Beitu zigilua edukitzea eta edozein euskarri informatzaile eta publizitarioan erabiltzeko eskubidea izatea abantaila bereizgarri bat suposatzen du lan-arriskuen prebentzioaren alde apustu egin nahi duten eraikuntza-enpresentzat.